ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ZORROTZA INSTITUTUKO ELKARBIZITZA PROIEKTUA

 

ELKARBIZITZA 2013-2014

 

 

2013-2014 ikasturtea joan zaigu, eta gogora dakartzagu bizipen, ekimen eta esperientzia ugari.

Elkarbizitza Behatokia jaio da: Zertarako? Ikastetxean elkarbizitza nola hobetu pentsatu eta proposamenak luzatzeko. Nortzuk daude behatokian? Ikasleak, amak, irakasleak eta ikastetxeko beste langile batzuk…

Ikasle Laguntzaile programa ezagutu dugu eta berorretan sakondu egin nahi dugu. Kontatuko dizuegu zertan den…

Berriro ere Bizkaiko Elikagaien Bankuak Gabonak baino lehen bultzatutako janari-bilketan parte hartu dugu, ikastetxean bertan elikagaiak batuz zein 4. DBHko ikasleekin auzoko supermerkatu bateko janari-bilketa egiten laguntzeko.

Stop Sanfilippo elkarteak auzoan sustatutako kanpainetan gogotsu lagundu dugu: zozketako papeletak saltzen eta merkatu txikirako saltzeko gauzak batzen, bai eta “Tipi tapa” izendatu dugun tapoien bilketarekin jarraitzen ere.

 

IRTEERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK

Lehen mailako ikasleekin Berrizera joan gara, “HERRITARTASUNA, SOLIDARITATEA ETA LANKIDETZA” programan parte hartzera. Elkarbizitza esperientzia ona egitearekin batera elkartasun-ekintzak sustengatzeko ikasleentzako bultzagarri izan daitekeelakoan gaude.

Hirugarren mailakoekin Gernikako Bakearen Museoa bisitatzera joan gara, bai eta Batzar etxea eta Gernikako gune batzuk ere.

 

 

 


3 emaitzak erakustea

© IES ZORROTZA BHI
Telefonoa: 944393334 | 015078aa@hezkuntza.net