Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.

Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa

 

 

MOZORROA KENDUKO DIOGU BULLYINGARI

ESKOLA JAZARPENARI AURREA HARTZEKO KANPAINA

 

LIPDUB KORRIKA... IKUSI!!


 

 

 

 

 

 

 

AZKEN BERRIAK

 

LATINEKO IKASLEAK SARIDUNAK!  BI LEHIAKETA, BI SARI!

SEEC (Sociedad Española de Estudios Clásicos) - Euskal Herriko atalak bi lehiateka antolatu ditu kurtso honetan. Bigarren Batxilergoko Latineko ikasleek bietan hartu zuten parte eta bietan saridunak suertatu dira. Pozez zabaltzen dizuegu berria eta ikasleek adierazitako interesa eta ahalegina batez ere azpimarratu nahi dugu. Zorionak, beraz, Onintzari, Albertori eta Yaizari!

“Odisearen emakume-pertsonaiak eta Arte Plastikoak”  poster-lehiaketan 1. saria lortu dute.

Taldeka egindako lan honetan, ikasleek emakume-pertsonaien artean Nausikaa aukeratu zuten, bera baita pertsonaia positiboa eta epopeian atzerritar ezegagunarekin daukan aldeko jarrera nabarmendu baitzuten.

 

Fabulas faciles lehiaketan 2. saria eskuratu dute.

Lehiaketa honetan latinez idatzitako Fabulae faciles lanaren hainbat kapitulu irakurri behar zituzten. Ondoren latinez prestatutako galdera-sorta bati erantzun zioten online, beste galdera bati erantzun luzea latinez eman zioten eta, azkenik, testuaren zati baten itzulpena eman. Itzulpena egiteko erabil zitzaketen hizkuntzak euskara, gaztelania eta ingelesa ziren, eta ikasle bakoitzak bat desberdina aukeratu zuen.

Horrela, institutuan lantzen dituzten lau hizkuntza agertu dira haien lanetan: latina, euskara, gaztelania eta latina trebetasunez erabiltzen dituztela esan dezakegu.

Saria apirilaren 24an Gasteizko Letren Fakultatean jasoko dute!

 

http://seecpaisvasco.blogspot.com/

 
 
 
 
 

DBH 2.Dko "LAU TEILATU" BERTSIOA EITB MARATOIRAKO

CRISTINA URIARTE GURE INSTITUTUAN

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso sailburuordeak Bilboko Zorrotza Institutua bisitatu zuten pasa den ostegunean, ekainaren 13an, Zorrotzako Gizarte eta Hezkuntza Proiektua (2017-2022) garapena bertatik bertara ezagutzeko.

Erakunde publikoak ez ezik, auzoko elkarte eta taldeak proiektuan inplikatu dira: ikastetxeak, familiak, euskaltegia, auzo-elkarteak, osasun-zentroa, haur-eskola, etab.

ZORROTZA AUZO ELKARTEAREN 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

 


Zorrotza Auzo Elkartearen 50. Urteurrena ospatzeko, pasa den otsailaren 12an ekitaldi bat egin zen Zorrotzako parkean. Bertan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zen Bilboko alkatearen, zinegotzien, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariaren aurrean. IES Zorrotza BHI gonbidatu zuten eta maila bakoitzeko ordezkariak, gure zuzendaria eta Agenda 21eko arduraduna hurbildu ziren. Hona hemen argazki batzuk: